GORPUTZ SORTZAILEA

Gorputzarekin lanean gaudenean ezusteko handienetako bat mugimenduan eta espazioan sortzeko aukera da. Gorputza mugitzeko libre eta adierazpenerako baimenarekin sentitzen denean, barruan esateko edo erakusteko dagoena kanpora atera eta partekatzeko bideak sortzeko gai da. OSO ederra da pertsona bakoitzaren adierazpen bakarra. Eta OSO aberasgarria egiten duenarentzat.

 

Ohikoa izaten da gure haurtzaroko familia- eta eskola-inguruneak gure adierazpen-nahia (eta beharra) ia ez betetzea. Mugimendua eta gorputz-adierazpena hainbeste mugatu dira (eseri, ez korrikarik egin, ez saltorik egin, ixo, geldi,…) , ezen gu helduago egiten garela, “gorputzetik” ezer onik atera ezin den ustearekin: deskontrola, exhibizioa, zarata, protagonismoa, lelokeriak… Asko jota, kirola eta/edo jarduera kontrolatuak egiten ditugu gure gorputzean metatutako energia deskargatzeko edo gure osasun fisiko orokorra hobetzeko.

 

Badakigu ondo egiten gaituela paseatzea, itsasoan bainatzea, yoga egitea, noizean behin dantzatzera ateratzea, besarkadak, dutxan kantatzea… Jarduera horiek sortzen duten ongizatearen pertzepzio argia dago. Eta gorputz-lana aukera-bidea dela uste dugun arren, uzkurtzeko joera daukagu, lotsaz, sinesmenez eta iritziz betea. Badakit nik neuk ere bizi izan dudalako eta lagun askorekin berresten dudalako: Adierazpen ahalmena hertsatua, ahotsa ixildua, mugimendua balaztatua eta berezkotasuna itxia.

 

Aaahhh… Baina gertatzen denean…

Sarrailak ireki eta kateak erortzen direnean,

gure buruari baimena eta askatasuna ematen dizkiogunean,

mugimendua iritsi, eta edertasuna gureganatu egiten da.

Mugimendu batek beste bat dakar,

eta dantza zabaldu egiten da,

ahotsa etor daiteke,

eta gure begirada aldatu egiten da,

gure gorputza sortzaileak gure gaitasunak adierazten bait ditu.

 

Ez du inporta adierazpena handia edo txikia den, serioa edo arina, bizia edo delikatua. Kontua da bideak irekitzen ari direla. Hor zegoena, ezkutuan, irteteko zain, aurrera egin eta mundura iristen dela.

 

Ragnampiza -ren irudia Pixabay -n

Gaurkotasuna