Proposatzen dudan lana Gorputz Adimena esnatu eta garatzea da.

Gorputz adimena gorputzari ahotsa ematean datza, bere jakinduria osoari eta gordetzen dituen baliabideei arreta eskainiz. Adimen hori zabaltzeak ulertzeko, izateko eta jarduteko gaitasun berriak sortzen dizkigu, bai bizitza pertsonalean, bai harremanetan, bai lan-eremuan.

Bizipenak oinarri dituen lan proposamena da, teraputikoa sorkuntzarekintxertatzen duena. Lana banakakoa nahiz taldekoa izan daiteke.

Lan honekin HELBURU hauek lortu nahi ditut:

  • Gorputzak gordetzen dituen baliabideak garatzea: konfiantza, bizitasuna, botere pertsonala, maitasuna.
  • Adierazkortasuna eta sormena bultzatzea, komunikazioa hobetuz.
  • Hemen eta orain arreta eskaintzea, norberarekiko eta besteekiko konexioa ahalbidetuz.
  • Gorputza, burua eta emozioak harmonizatzea.

Eta TRESNAK hauekin:

  • Mugimendu (dantza) gidatua eta/edo librea: adierazkorra, energetikoa, sortzailea.
  • Teknika desberdinekin, gorputza zaindu eta entzuteko entrenamendua.
  • Musika, ahotsa, isiltasuna, adierazpen plastikoa, hitza.