Ez jakin zer dakizun

Eta hemen eta orainean lagunduta, esijentziak askatu eta gertatzen denarekin bat egin.

Eta utzi mugimendu batek beste bat ekar dezan, eta mugimendu horrek beste bat ekar dezan… Eta horrela, gehien naizena, gehien dakidana, kanpora atera  eta agertzen den arte. Mugimenduan, irekiz eta arinduz doa. Eta kanpoko espaziora, beste pertsonengana (taldera) iristen uzten da.

Mugimendu Adierazkorrako saioak bukatzean, batzuetan gertatzen zait ez dakidala oso ondo zer gertatu den, saioaren bilakaera nolakoa izan den edota zer prozesu “magiko” eman den garatu den moduan garatzeko. Bakoitza zer den eta nola adierazi duen izate hori behatu egiten dut eta denon artean zer eraiki dugunataz konturatu eta jabetzen naiz. Eta, normalean, irribarre egiten du.

Ederra da izatea eta garen hori adieraztea. Taldean egiteak, berriz, bibrazio ahaltsua eta partekatua sortzen du. Eta saio bakoitzean modu desberdinetan gertatzen da.

Baliagarria eta garrantzitsua da proposamena prestatzea, musikak aukeratzea, taldearen egoerari eta nire egoteko moduari erreparatzea. Eta gero, gorputzak berak (eta bere mugimenduak) ekarri eta sortzen duena dago. Berak dakien guztia zuk jakin gabe. Jakin gabe dakizun hori.

Pete Linforth -ren irudia Pixabay -n

Gaurkotasuna