ZAPALDU, ARNASA HARTU, BEGIRATU

Gorputzaren bidez, behar dugun edo egin nahi dugun edozein unetan, zapaltzea, arnasa hartzea eta begiratzea gure buruarekin eta ingurunearekin konektatzen laguntzen duten euskarriak dira. Eta eragina plano desberdinetan gertatzen da: fisikoa, emozionala eta mentala.

 

ZAPALDU: 

Nire oinkada sentituz, nire gorputzaren euskarri fisikoak (oinak, hankak, aldaka) eta artikulazioak (orkatilak, belaunak, pelbisa) nolakoak diren sentitzera hurbiltzen naiz. Lurreko euskarriak sendotasuna eta egonkortasuna irabazteko aukera ematen dit. Lurrarekiko kontaktu hori arretaz erabiltzeak segurtasuna ematen dit, alde batetik eusteko eta, bestetik, askatasunez mugitzeko. Oin-plantak sentitu eta irekiz, ibiliz, dantzan, zein artikulazioak mugituz, era telurikoan energia eta bizitasuna iristen zaizkidala esango nuke. Biak, energia eta bizitasuna, oinarrizko elementuak dira edozein jarduera edo ekintza abian jartzeko, edozein motatakoa izanda ere (lana, harremanak, sormena, etab.).

 

ARNASA HARTU:

Arnasketa geure buruarekin dugun konexioaren termometroa da. Nola hartzen dudan arnasari adi egoteak bizitza eta gertakizunak nola hartzen ditudan erakusten dit. Eta baita ere zenbat eta nola askatzen dudan nigan dagoena. Arnasketa inhibitzen dudanean, hartzeko eta askatzeko aukerak murrizten dira. Horregaitik, zenbat eta osatuagoa eta zabalagoa izan arnasa, orduan eta konexio handiagoa dut nirekin eta irekiagoa nago inguruari. Arnasa kontzienteki hartuz, geroago modu natural eta sakonean har daiteke, bere balio eta aukera guztiak berreskuratuz. Arnasa hartuz, bihotza orekatu egiten da eta burua erlaxatu. Laguntza handia da presentzia eta konexioa handitzeko.

 

BEGIRATU:

Kanpotik informazioa jasotzeko aukera ematen duten begiak ditugu, eta horiek ere transmititzen dute, transmititzen gaituzte. Kanpoaldearekin ikusizko harremana izan dezaket, ingurunetik eta bertako biztanleetatik iristen zaidanarekin baianatuz eta haiekin komunikatu. Eta barrura begira naiteke, nire barne-paisaiara hurbilduz, han gertatzen dena ikusiz. “Barrua-kanpoa” konbinazio horretan, behaketaren eta entzutearen, ikusmenaren eta argitasunaren kualitateak agertzen dira, intuizioaren lurralderako hartzigarriak direnak. Jakintza intuitibo horri arreta jartzeak eta horretan konfiantza izateak hirugarren laguntza psikokorporala handia eman diezadake bizitzaren esparru guztietan.

 

AdinaVoicu -ren irudia Pixabay -n

https://pixabay.com/es/photos/diente-de-le%c3%b3n-sol-1557110/

Gaurkotasuna