Ongizate pertsonala eta osasuna bilatzen duten pertsonak laguntzen ditut, beren bizitzako hainbat arlotan (pertsonala, harremanetakoa eta lanekoa) kalitate hobea lortzeko baliabideak garatuz.

Psiko-gorputzeko terapia saioetan gorputzari, emozioei eta adimenari ahotsa eta espazioa ematen diegu.

Hiru maila horietan lan egiteak  aldatze eta hobetze prozesuetarako behar ditugun baliabideekin  konektatzeko aukera ematen digu, bai eta gure bizitzan hainbat arrazoirengatik sor daitezkeen zailtasunei aurre egiteko ere.

Gure gorputzak bere baitan konfiantza, bizitasuna, ahalmen pertsonala, maitasuna eta sormena baliabideak aktibatzeaz ari naiz. Ongizate eta osasun pertsonalerako psiko-gorputzeko terapiaren bidez potentzial gisa gara daitezken  baliabideak dira.

Banakako saioek ordu eta laurdeneko iraupena dute, gutxi gorabehera. Konfiantzazko giroan, hauek aurkituko dituzu:

  1. Entzuteko eta hitz egiteko garaia:
    1. Pentsamenduak eta emozioak adieraziz.
    2. Gorputza behatuz eta harekin harremanetan jarriz: zein diren muskulu-tentsioak, nolakoa den arnasketa, plastika, gorputz-oroimena, etab.
  2. Elkarrizketan sortu diren zailtasun eta/edo beharrei aurre egiteko jarraibide eta teknika psiko-korporalak:
    1. Euskarrien, gorputz-plastikaren, enbargoen eta blokeoen bidez.
    2. Posizio eta mugimendu desberdinak aztertuz.
    3. Masajea eta kontaktua.
    4. Hitzezkoa eta hitzik gabekoa kontuan hartuz.
    5. Bestelakoak.
  3. Lana integratzeko denbora, aurkitutakoa eta prozesuarekin jarraitzeko aukerak jasoz.