1. TALDEKO SAIOAK.

Zenbait modu:

  • Irekiak, bai taldearen osaerari dagokionez, bai edukiei dagokienez.
  • Talde definitua eta aldez aurretik “markatutako” edukiak, planteatutako eskaerei erantzuna emanez.
  • Aurreko aukeren konbinazioa.

EREDU SAIO bat (ordu eta erdikoa, gutxi gorabehera), zenbait fase ditu, baina ez finkoak eta taldeak unean bertan dituen egoeraren eta lortu nahi diren helburuen araberakoak dira.

  1. Gorputza fisikoki eta energiari dagokionez prestatzeko beroketa.
  2. Dantza-lana, lehenengo zirkuluan, adierazpen-mugimenduekin irakaslea imitatuz eta, gero, modu askeagoan.
  3. Dantza egiteko, adierazteko, arakatzeko, eskolan emandako proposamen edo jarraibideak esperimentatzeko espazioa.
  4. Erlaxatzeko, harmonizatzeko eta bizi izandakoa txertatzeko fasea, bikoteka, edo talde txiki edo handian.

Musikak saioetan garatzen den lanean rol garrantzitsua du. Norberaren gorputza musikarekin mugitzea norbere burua ezagutzeko eta barne-potentzialtasun propioak ezagutzeko barne-bidaia bat egitea da. Irakaslearen lana da taldea osatzen duten pertsonengan oihartzuna izango duten soinuak, erritmoak eta melodiak ematea, mugimenduaren bidez adierazpidea ematen saiatuz. Azken batean, energia piztea eta bere bidea egiten uztea da lana.

Normalean, behetik goranzko ibilbidea egin nahi izaten da, energia-eremu ugari pasatuz, sustraitzearen bila, bizitasuna eta botere pertsonala piztuz, betiere, afektibitateari leku eginez, komunikazioari bide emanez, berriena denarekiko gure burua zabalduz eta hitzaren bidez txertatzen saiatuz, eta burua dagokion lekuan jarriz.

Mugimendu horizontalekin konbinatzen da, espazio osoa hartu nahian eta taldeko beste pertsonekin elkartzea eta norbere buruarekin kontaktua izatea sustatuz. Polaritateekin arakatzen da, hautemate-ariketekin, kontaktu fisikoekin…

Irakaslearen mugimenduak imitatuz, mugitzeko, kokatzeko, adierazpenerako modu berriak bilatu nahi dira. Desberdin mugituta, desberdin sentitzen dut, beste modu batera pentsatzen dut, beste modu batera jokatu. Adierazpen Mugimenduaren saioa, hala, saiakuntza-eremu bihurtzen da, mundu fisikoa, emozionala eta intelektuala ere arakatzeko eremua. Izateko, egoteko eta adierazteko baimen osoz.

Lan honekin, eraldaketa pertsonala lortu nahi dugu (norbere buruarekiko harremana, ingurune pertsonal eta/edo laboralarekiko, osasuna eta ongizatea, besteak beste), bizimodu osoagoa izateko.