HIRUGARREN ZATIA

Ikasturtea amaitu da. Lagundu ditudan espazio, talde eta pertsonak ikusita, ESKERRIK ASKO handia sortzen zait barrutik, esploratzeko eta eraikitzeko eman diren aukerengatik eta jasotako ikaskuntzagatik.

 

Banakako saioetan pertsonekin egiten dudan lanaz gain, aurten Mugimendu Adierazkorra (Gorputz Adimena)-ko taldeak antolatu ditut Bilbon, Etxebarrin, Durangon, Gasteizen, Eibarren, Mutrikun eta Getxon. Ikasturte osoan zehar talde egonkorrak izan ditut, baita noizbehinkako taldeak ere. Gizonekin eta emakumeekin lan egin dut talde irekietan. Baita adingabeen zentroetako hezitzaile-taldeekin, gorputz-hezkuntzako irakasleekin, emakumeak ahalduntzeko eskolekin, emakume migratuekin eta egoera ahulean daudenekin ere. Anitza eta gozagarria izan da.

 

Ekainaren 17an talde ederra batu giñen Bilboko Crisálida zentroan (Rio Abiertoren Bilboko egoitzako areto zoragarria). 16 pertsona etorri ziren nirekin “dantzatzera” esparru eta leku desberdinetatik. Argazkiak eta bideo-grabazioa egin genituen. Modu eskuzabal, alai eta emankorrean, omenaldia egin genion lan egiteko modu honi, gorputza eta emozioetatik sortutakoa, gure bizitza hobetzeko ditugun baliabideekin lotzen gaituena. Mugimenduaren eta gorputz-kontzientziaren bidez aktibatzen diren baliabidetaz ari naiz:  konfiantza, bizitasuna, autonomia eta sormena, beste batzuen artean.

 

Eta orain, bai, atseden hartu behar dugu, hirugarren zatira joan.

 

Gure gorputzean, arnasketak eta bihotzak (biak ezinbestekoak) hartuemanean egiten dute lan. Eta, jakintasunez, haien ekinaren zati bat emateko eta jasotzeko garai horien artean gelditzea da. Proposatzen dut naturak berak adierazten digun moduan egitea eta gure bizitzan ere hain beharrezkoa den atsedenaldi hori sartzea. Erreparazioa, nutrizioa, behaketa, ezertxo ere ez egitea. Dena baliogarria da. Paseoak, bainuak, irakurketak, lagunak, isiltasuna, dantzak… Ona den guztia etor dadila geure burua zaintzeko eta gure barne-jakinduriarekin konektatzeko.

 

Freepik-en rawpixel.com-en irudia

Gaurkotasuna