Baliabideak

04 – Maitasuna

Galderak

Gelditu. Sentitu zure arnasa eta behatu bere erritmoa. Egizu ibilbidea zure gorputzetik bere kokapena kontuan hartuta, nola dagoen lurra eta zeruarekiko. Konturatu zeintzuk diren gorputzak dituen tentsioak eta baita tonorik gabe dauden tarteak. Onartu dena den moduan. Gorputzak kontatzen dizuna antzeman eta saia zaitez hurrengo galderak erantzuten:

Barne-oreka sentitzen duzu? Bakea zure barnean? nolakoa da zure harremana errukiarekin? Zure bihotza irekia dago? Zer da zuretzako maitasuna ematea? Eta jasotzea?

Entzun musika, utzi zugana heltzen eta barrutik kanpora doan mugimenduarekin hasi. Zabaldu zure bularraldea eta utzi kutsatzen hortik datorren proposamena.

Ekintza

Hamen doakizue Mugimendu Adierazkorrako muestra bat, oraingoan maitasunaren baliabidea ikertuz. Bakoitzak dugun funtsezko iturriaz ari gara. Jorratzen ari garen baliabide guztien antzera, maitasunak ere gorputz osoa hartzen du, bularraldea izanik bere zaintza eta gorde-lekua, bihotz-taupadak sortzen diren tokian. Besoetatik zabaltzen da, esku-ahurretaraino. Bizkarreko goiko aldean ere bereziki sentitzen da.

Sendotu zure euskarriak (oinak, hankak). Utzi musikari heltzen, eta bihotza agertzeko nahia sortu arte barruko ate eta lehioak irekiz joan. Delikatua eta sotila da horrela mugitzea. Eskuekin has zatezke, besoekin jarraitu eta, apurka apurka, gorputz guztia gehitu (sorbalda, lepoa eta aurpegia baita). Arretarekin egizu, leun eta esploratzeko jarrerarekin. Datorrena sentitzen. Zurekin topatzeko eta besteekin hartu-emana jorratzeko aukera da. Jaso zure burua adeitasunez eta utzi hedatzen zu zeu zarena.

Baliabidea

Gorputzaren bitartez maitasuna aktibatzen denean, nigan sintesi-sentsazioa eta barne-oreka sortuko dira. Naizenarekin topo egitearen esperientzia dago, nire esentziarekin. Hartu eta emanaren arteko erlazioa berregiten da. Unibertsalak diren sentimenduetara irekiago egongo naiz. haien artean, errukia eta bakea.

Maitasuna pozez eta erantzunkuzunez betea dator, niri dagokidanaren ardura edo partaide egiteari dagokionez. Inspirazioa ere bada, lanak, harremanek, bizitzak berak ekartzen dizkidan ahaleginak bideratzeko baliogarria den neurrian.

Utzi musikak barrura sartzen, zure barneko forura iristen eta, pixkanaka-pixkanaka,zabaldu zure bihotzak gordetzen duena. Ez dago berezko esentziarena baino lurrin hoberik. Agertzen uztea opari bat da norberarentzat eta besteentzat.

Aurkitutako zerbait partekatu nahi baduzu, egizu.