Hainbat arlotako profesionalei (coacheak, hezitzaileak, irakasleak, etab.) prestakuntza guneak eskaintzen dizkiet, beren gorputz adimena aktibatu eta lanerako eduki eta tresnak eskuratu nahi baitituzte.

Hona hemen adibide batzuk:

Gorputz Adimeneko espazioaren instruktorea, EMANA FORMACIÓN-ek garatzen duen “Coaching de Equipos” delako formakuntzan.

BOLUNTA Boluntarioen Bilboko Agentziak azken urteotan ezarri duen prestakuntza proposamenean, Adierazpen Mugimenduko saioak egin ditut Gizatrte Esku-hartze esparruko profesionalei eta pertsonei zuzenduta.

UEUk (Udako Euskal Unibersitatea) Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzako irakasleentzat prestatu duen prestakuntzako irakaslea.

Azken urteotan, Rio Abierto Españak Bilboko Crisálida Espacio Psicocorporal  Zentroan eskaintzen duen prestakuntzaren irakasle laguntzailea naiz.