Galderak
Jarri arreta zure gorputzean… Behatu nolakoa den bere posizioa eta baita ze nolako tentsioak dituen. Azkenik, zure arnasketarekin kontaktuan jarri segundu batzutan. Hau guztia kontuan hartuta, saia zaitez galdera hauek erantzuten:
Nola eutsi tarte honetan? Non eta nola bilatu euskarria? Nola bat egin dagokidan lekuarekin (fisikoa, pertsonala, gizartean)? Nola sakonago errotu?
Musikarekin lagundu zaitez azterketarekin jarraitzeko. Utzi egiozu musikari zurekin bat egiten eta bere ritmoa eta melodia jarraituz, mugi zaitez. Behin amaituta, jabetu zaitez nola sentitzen zaren.
Ekintza
Hona hemen gorputzaren bidez konfidantza martxan ipinteko erakustalditxoa.. Nire mugimendua hitzarekin lagunduta doa (kasu honetan erderaz). Proposamena da zuk, imitazioaren bitartez, hori jarraitzea. Musikak aurrera egin ahala, aske sentitu zure gorputzak egin behar duena egiten uzteko. Osorik mugitzeko baimena emaiozu. On egiten badizu, ahotsa ere jarri martxan.
Helburua beldurrak askatzea da, beheruntz utzi jausten, lurrera. Aldi berean, utzi goruntz egiten tente mantentzeko behar diren indar eta egonkortasunari.
Baliabidea
Gorputzarekin egindako lanak konfidantza aktibatu duenean, seguruago sentitzen naiz, barne egonkortasuna irabaziz. Daukadanarekin kontaktuan nago eta baita hel daitezken ondasunekin. Zerbait hasteko gai naiz. Irmotasuna sentitzen dut eta datorrenari irekiagoa nago, ez nauelako eroriko. Lurraren grabitateak eutsiko nau, berak lagundu egiten dit. Konfidantza horren bitartez, partaidetza sentimendua areagotu egiten da (kolektibo batetara, familia batetara, egitasmoetara, lan-talde batetara). Horrek indarra emango dit.
Mugimenduarekin konfidantzak pizten dituen baliabideen bila joatea da eskaitzen dizudan gonbidapena. Nahi baduzu aurkikuntzarik partekatu, ongi etorriak izango dira ekarpen guztiak.