Aurkezten dizudan hau gorputz-hizkuntza ezagutza-iturri gisa eta garapen pertsonal eta/edo profesionalerako laguntza-leku gisa aztertzeko proposamen praktikoa da. Gorputz Adimena piztu nahi da, gorputzak oroimenean gordetzen dituen baliabide pertsonalekin harremanetan eta praktikan jarriz.

Gozamenaren eta auto-behaketaren bidez, zenbait plano konbinatzen dituen ibilbidea egitea proposatzen dut: psikomotorra, emozionala eta mentala. Goranzko ibilbidea da, hainbat etapa dituen mendirako igoera modukoa. “Oinarrizko eremuak” esploratuko ditugun eta jarraitu beharreko ordena duten baliabideak edo ezaugarriak dira. Horietako bakoitzak bere ezaugarriak eta eragina dituen arren, interdependienteak dira eta eskailera baten mailak osatzen dituzte.

Baliabideen aukeraketa eta izena garapen psiko-gorputzaren tradizioek ematen duten ezagutzari dagozkio; beraz, gonbidapena ibilbidea planteatzen den bezala jarraitzeko da.

Hauek dira ibilbidearen baliabideak edo ezaugarriak:

  1. KONFIDANTZA
  2. BIZIPOZA
  3. INDAR PERTSONALA
  4. MAITASUNA
  5. SORMENA
  6. IRUDIPENA
  7. EZAGUTZA

Ibilbide honetan sartzean, ikusiko duzu baliabide bakoitzak hiru maila dituela: behaketa, ekintza eta integrazioa. Esplorazio-galderak, musika-proposamenak, erakusketa-bideoak eta baliabide bakoitzari buruzko iradokizunak aurkituko dituzu. Zurekin joango dira eta jarraitu beharreko bidea adieraziko dizute.

Nahi duzun sakontasuna eman diezaiokezu lan honi. Ez dago helmugarik, bidaia besterik ez. Saiatu irizpenen pisua kentzen eta jarri motxilan musikaz gozatzeko eta gorputza mugimenduan sentitzeko balioa. Horrez gain, gehitu motxilan esploratzeko jarrera eta adierazteko baimena.

Bilatu zure denborak proposamena egiteko. Bilatu baita leku atsegin bat, zu mugitzeko eta kanpoko etenik gabe. Arropa erosoa izateak lagunduko dizu, baita oinak oinutsik izateak ere. Gorputza eta haren zentzumenak mugituz, emozioen eta adimenaren mundua ere aktibatzen da. Jaso dena opari eta ekarpen gisa. Eta datorrena adierazi.

Baliabide bakoitzarekin lana osatzeko, lagungarri gerta dakizuke arte-adierazpenen bat egitea, ikasi duzunaren berri edo oroimena emateko. Marrazkiak, abestiak, poesia, argazkia, plastilinazko irudiak… Adierazpen guztiak dira baliagarriak eta aberasgarriak.

Bidaia ona izan!!