Baliabideak

03 – Indar pertsonala

Galderak

Hona hemen nik egindako Mugimendu Adierazkorra-ko tartetxoa. Gaur Indar ertsonala itxartzeko eta lantzeko asmoarekin. Musika, mugimendua eta hitza batera doaz. Proposamenak noraino eramaten zaituen konturatzea da luzatzen dizudan gonbidapena.

Lehenengo pausua lurrak ematen digun euskarria sentitzea da, bere grabitateak ematen digun segurtasuna sentitzea. Aldaka eta pelbisa aktibatu. Tentsioak lasaituz, gorputzaren malgutasuna bilatu. Lepoa eta aurpegia kontuan hartuta, baraila eta eztarria bigundu. Ahotsari ere lekua egingo diogu. Musikak bereganatzen gaituenean mugitzen hasiko gara. Utzi gorputzari sortu daitezken emozio desberdinak adierazten. Eta behatu nola musikak eta mugimenduak aldatu egiten dituzten emozio horiek. Sabelaren goialdean ipini arreta eta behatu zer gertatzen den bere inguruan. Barruan pizten dena eskuak eta besoak erabiliz adierazi. Bizkarezurra mugitu irtetzear dagoenari lekua egiteko. Adi egon eta jabetu nolakoa den zure indarra.

Ostiralean indar pertsonalaren baliabidearen zikloa amaituko dugu.

Ekintza

Baliabidea

Indar pertsonalean arreta jartzea eta piztea nigan gordeta dagoen sendotasuna esnatzea da. Musikak eta mugimenduak emozioei pasatzen uzten die, edozein direla ere. Baimena beharko dute diren modukoak ateratzeko eta bere bidea egiteko. Sentitzen dudana ezagutuz, onartuz eta integratuz indartsuago egingo naiz. Adimen sena honek nire bidea aukeratzeko eta hasteko autonomiarekin konektatuko nau, helburuaren bila joateko borondatearekin eta ibilbidea egiteko adorearekin, zailtasunak egonda ere. Ekintzara bultzatzen nau. Su eta eraldaketa adimena da.

Musika eta mugimenduaren bitartez nire emozioei pizteko baimena emonda, gerta daiteke ezagutzen ez nuen indar batekin senez topatzea. Gorputzaren sukaldeaz ari naiz, non osagai desberdinak erabiliz errezeta haundiak lortu daitezke. Ibilbide adierazkor hoietatik aurrera egitea laberintikoa izan daitekeen arren, helmugak, dudarik gabe, merezi du.

Utzi musikaz gozatzen eta zuk duzun potentzialarekin konektatu. Eman baimena gorputzari potentzial hori adierazteko. Aurkitutako zerbait partekatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik.