Baliabideak

02 – Bizipoza

Galderak

Arreta ipini zure gorputzean. Behatu nolako kokapena duen. Kontuan hartu non duen tentsio gehiago eta non ez duen tentsiorik. Azkenik, sentitu zure arnasa. Eman denpora apur bat eta sortu diren sensazioak kontuan hartuta, saia zaitez galdera hauek erantzuten:

Zein da zure desioa edo desioak? Non bizi da plazera zure gorputzean? Baimenik badu plazerak? Aldaketarik egingo zenuke bizitzan? Zerbaiten alde borrokatzeko bulkada sentitzen duzu? Zure erreflexuak jarraituz… Noruntz mugituko zinateke? Nolakoa izango litzateke mugimendua? Utzi eramaten, goza ezazu…

Ekintza

Hementxe duzu bizi-pozaren indarra gorputzarekin pizteko erakustalditxoa. Mugimendu Adierazkorra eta hitzez egindako edukiak konbinatuta daude. Zuk, imitazioaren bitartez, hori jarraitzea proposatuko dizut.
Praktika hasi lurrean euskarria bilatuz. Gero utzi gorputzari zu berak nahi duen lekura eramatea. Ezagutu zein den ezkutatzen duen adimena. Ipini arreta eta emon denpora gerriko bueltari, aldaka eta pelbis-eko inguruari. Utzi gorputz-enborramlutzen eta ahal duzun adierazpen guztia eman besoei eta eskuei. Aurpegiaren keinua lasaitu eta utzi ahotsari irteten. Gozatu mugimenduak dakarren plazerarekin eta utzi bere bibrazioa gorputz guztitik zabaltzen.

Ostiralean bizi-pozaren inguruko zikloa amaituko dugu.

Baliabidea

Bizi-poza aktibatzen denean mugimenduak eragiten dion plazerak gorputza eramango du. Nire gustokoa danagatik erakarpena esnatuko du eta errefusa nire gustokoa ez danagatik. Aukera desberdinen artean bereizteko adimen propioa du Erreflexu fisikoek nahi dudanaren bila joateko baimena/agindua emango didate eta baita nire desioa itxartzen duenaren alde borrokatzeko gaitasuna. Mugimenduari esker bizi-indarra gorputz osotik zabalduz doa da eta heburua lortu arte behar dudan energia emango dit. Norberaren pozarekin konektatuta, besteekin harremanetan jarriko nau eta nire intimitatea elikatuko du.

Utzi gorputzari sentitzen duen plazerari jarraitzen. Bizi-poza adierazterakoan zeintzuk aukera agertzen diren jabetzeko gonbidapena duzu. Esperientzaren zerbait nahi baduzu konpartitu, ongi etorria izango da.