Eskala-galtzea hasi da. Apurka apurka etxetik irten eta kalea gureganatzen hasi gara… Dagoeneko umeen ahotsak entzuten dira. Ixiltasuna apurtu da eta bakoitzarengan eragin desberdina dauka. Berreraikuntza hasi da. Ez dakigu nolakoa izango dan prozesua ezta nola amaituko den. Inoiz baino gehiago, itxaropena eta ziurgabetasuna batera doaz.

Itzulera eta berrabiarazia egiteko lagunduko zaituen baliabiden bila joatea proposatzen dizut. Aurretik daukagun zeharkaldia egiteko oinarri-eremuak izan daitezken baliabideak. Proposamenaren ardatza gorputzari lotutako lana izango da eta galderak, ekintzak eta ekarpenak izango ditu baliabide bakoitzaren inguruan. Zazpi baliabide hurrengo zazpi asteetan.
Bazatoz?