Baliabideak

07 – Ezagutza

Galderak

Hartu denbora pixka bat zure gorputza nola dagoen jabetzeko. Kontuan hartu nolakoa dan bere kokapena eta baita nolakoak diren iristen zaizkizun gorputz-sentsazioak. Jarri kontaktuan zure arnasketarekin. Hemen eta orain dena eta dagoenarekin.

Saiatu aureiritziak bertan etan behera uzten, eroso jarri eta ireki zure burua hurrengo galderek iradokitzen dizutenari.

Nolakoa da transzentziarekin duzun harremana? Ukitu ezin dena hautemateko prest zaude? Nolakoa da zure ikasteko edota ulertzeko modua?

Aukeran duzu hurrego musika proposamena erabiltzea.

Ekintza

Nahiz eta Ezagutzari heltzeko kontua ez da egitea, izatea baizik, isiltasuna eta gelditasun praktikak ezartzea komeni da. Meditazioak eta begiesteak baliabide hori eskuratzen laguntzen dute. Ezagutza errazten duten jarrerei eusteko (entzumena eta adimena, bihotza eta borondatearen irekiera, besteak beste), beharrezkoa da pertsona gisa ditugun eta gure gorputzak gordetzen dituen gainerako baliabideak garatzea. Konfidantza, bizi-poza, indar pertsonala, maitasuna, sormena eta irudipenaz ari naiz.

Bilatu jarrera erosoa, eta saiatu bizkarra zuzen eta lerrokatuta egon dadin zure buruaren gailurreraino. Zure gorputz-enborra posizio bertikalean egotea hobea da, lurraren euskarria eta zeruaren euskarria izateko. hartuatseden zure besoetan, lasaitu baraila eta itxi begiak.Saiatu zure gorputzaren mugimendu bakarra arnasketa izan dadin. Epaiketarik gabe eta hemen eta orain egoten saiatuz, gorde minutu batzuk ikaskuntza gisa, kotzientzia gisa edo adimen gisa iristen ari den horretan arreta jartzeko.

Nahi baduzu, proposatzen dudan musika erabili dezakazu praktika egiteko.

Baliabidea

Transzendentearekin, ukiezinarekin eta isiltasunarekin egindako loturak adimenetik harantzago dagoen Ezagutza batera garamatza. Sotiltasun handikoa da eta hitzetara eramateko oso zaila. Adimen irekia eta modu hartzailean egotea behar du.

Ezagutza mota horrekin kontaktuan egoteak lasaitasuna, ulermena eta ikusmenaren zabaltasuna dakar. Egiazkoa dena eta ez dena bereiz ditzake. Irudipenarekin batera, maisu eta gidari bihurtzen da.

Gorputz-lana Jakintza horrekin konektatzeko moduetako bat izan daiteke. Lurreko euskarrietatik abiatuta, bizipoza irekiz, gure bihotzean konfiantza izanik eta zer garen adieraziz, seguru bidaia bat hasiko dela. Gure buruari egin ahal diogun oparirik onena da bide hori jarraitzea eta noraino eramaten gaituen bizitzea.

Bilatu denbora eta leku lasaia eta isila. Zure arnasketarekin konektatu, eta saiatu pentsamenduak ez dezatela zure gainetik egin. Utzi musikari zure zentzumenen bidez sartzen. Harekin mugi zaitezke edo geldirik mantendu.