Baliabideak

05 – Sormena

Galderak

Hartu une bat zure gorputza behatzeko. Begiratu nolakoa den bere posizioa zeuarekiko eta lurrarekiko. Jabetu non duzun tentsiorik haundiena eta non txikiena. Behatu zure arnasketa eta utz iezaiozu zure barruko mundua erakusten.

Zein da zure bizi-erritmoa?Bere konpasa entzun eta errespetatzen duzula sentitzen duzu? Nolakoa da zure ahotsaren soinua? Baimena ematen diozu adierazteko? Abesten duzu, jendaurrean hitz egin? Aske uzten duzu zure sormena? Idatzi, marraztu, margoztu, kontatu, dantzan egiten duzu?

Mugitu zure lepoa, eztarria ireki, jolastu aurpegiko muskuloekin, keinu desberdinak eginez. Jolastu baita ahotsarekin. Baimena emaiozu osorik. Bokalak kantatu, edota bolumena igo eta jeitsi. Tonoa baita… Egiteko modu desberdinak aztertu. Abestiarekin bat egizu. Berarekin batera adierazi, zugandik sortzen danari ahotsa eta keinuak ipiniz.

Ekintza

Hemen duzue sormenaren inguruan egindako Mugimendu Adierazkorrako ekintza. Oraingoan, lepoa eta haren eremuak ditu ardatz (sorbaldak, zerbikalak, eztarria).Ahotsak balio haundia du. Zurea dan soinua ekartzea proposatzen dizut, adierazten uztea, komunikatzea, zabaltzea, aukera desberdinak probatzea (Kantua, hizketa, soinu desberdinetako jokoak, txistua, eztula, garrasia, xuxurla,…).

Lurreko euskarrietatik abiatuta, hasi enborra irekitzen, gorputz-enborra eta bizkarra mugitzen. Kontzienteki hartu arnasa. Arreta ipini lepoan, korapioak eta tentsioak askatzen saiatuz. Luzatu egizu. Minik egin gabe, suabe, bideak irekiz. Eztarria zabaldu eta ahotsari lekua egin. Jolastu barrutik datozen ahotsa eta soinuarekin esploratzeko dauden aukerekin.

Abestia entzuterakoan, utzi zure ahotsa hainbat bertsiotan azaleratzen, adierazi bere eskutik nahi duzuna. Abestia kantatu zein zeure abestia osatu dezakezu. Entzuten ari zaren musika akonpainamendua da. Balioa zuk esateko, kontatzeko eta adierazteko duzun horretan dago. Amaitzerakoan, saiatu marrazten, margozten edota idazten zugandik sortzen dena. Ariketa honek zure egia adierazten lagunduko dizu.

Baliabidea

Gorputzak norberaren onena garatzen laguntzen diguten dohainak ditu. Sormena mugimenduaren, dantzaren eta kantuaren biez aktiba daiteke. Behin baimena emanda eta adierazpen-aukera desberdinak piztuta, barrutik ateratzen da plazera, baita kontattzeko, erakusteko eta adierazteko gogoa ere. Esan nahi dudanarekin eta nola esan nahi dudanarekin konektatzea da kontua.

Kasu honetan, sormena norberaren erritmoaren arretarekin lotuta dago, baita norberaren ahotsa eta soinua entzuteari eta haiei bide emateari ere. Aurpegiko eta lepoko giharrak lasaituz, eztarria ireki ahotsa askatuz eta adierazpena hatzen puntaraino heltzen utziz, hitza (mintzatua eta idatzia), kantua eta mimikaren bidez komunikatzeko gaitasuna garatzeko aukera dago. Hala, Arte Ederren balioa piztuz doa gutako bakoitzean. Ahalmen hori aktibatzea oso eraldatzailea izan daiteke, barruan daramagun sortzailearekin konektatzen gaituelako.

Utzi abestia iristen eta ahotsari bidea eman. Egizu barneko deia balitz moduan. Utzi adierazten eta bidea irekitzen. Egin bat gorputz osoko adierazpenarekin eta erakutsi zerk egiten zaituen bakarra.