Baliabideak

06 – Irudipena

Galderak

Gelditu tarte batean. Egin ezazu ibolbidea zure gorputzatik zehar eta ikusi nolakoa den bere kokapena. Saiatu tentsio handiagoko eremuak eta sentaziorik gabeko eremuak bereizten. Hartu arnasa habat aldiz, motel eta kontzienteki. Agian mgimendu batzuk egiteko gogoa izango duzu (artikulazioak luzatu, masailezurra lasaitu, lepoa erlaxatu,…). Egizu eta,ondoren, gelditasuna bilatu eta saiatu galdera hauek erantzuten:

Nolakoa da zure irudimena? Hegan egiten uzten diozu? Zure baimena du irudiz eta kolorez betetzeko?
Edertasunari lekua egiten diozu?
Erreparatzen diozu intuizioari? Balioan jarri?
Nolakoa da zure harremana ametsekin, oroitzapenekin?

Jarrera eroso bat aurkitutakoan, geldirik mantendu eta zure arreta begien parean jarri, haien barrukoaldetik. Entzun musika. Soilik hor egon, arreta-puntu hori ireki eta hor sortzen denari bidea eman.

Musika amaitzean mugimenduren bat egiteko gogoa baduzu (eskuekin, adibidez), saiatu motela izaten. Utzi gorputzari sotiltasunez adierazten.

Ekintza

Ikusmenaren baliabideari lotutako Mugimendu Adierazkorrako lagin bat helarazten dizuet. Gorputzean, lokalizazioa entrekejuaren atzetik eta haren gainetik dago. Eragin-eremuak buru osoa hartzen du, begietatik gorantz. Bere onurarako sarbidea izateko, komeni da gorputzaren gainerako atalak prest izatea, aldez aurretik beste eremu batzuekin lan eginez: Euskarriak, artikulazioak, bizkarra… Halaber, egokia da adierazpen-ariketak egitea (fisikoak eta emozionalak), barne karga izan daitekeena nolabait hustuz eta egoteko eta ulertzeko modu sotilagoetan lekua eginez. Aurreko lan horren erakustalditxoa da hemen duzuena.

Gelditasuna eta arreta osoa ahalbidetzea eta gorputzaren ikusme-eremu horretan fokoa jartzeak nire errealitatea eta potentziala intuitu, imajinatu eta irudikatzeko beste modu batera irekitzen ditu ateak (argiago, esango nuke).

Beraz, jantzi arropa erosoa, bilatu lasi egoteko leku bat, eta saiatu postura bat bilatzen, lasaitasuna eta gorputzeko puntu horrekin konexioa izateko. Konturatu gelditasuna baino lehen deskarga pixka bat egitea komeni zaizun. Erreparatu zure arnasketari, eta erabil ezazu meditazioa/bistaratzea egiteko,

Eternal song.

Ikusmenaren inguruan egiten ari garen zikloa ostiralean amaituko da.

Baliabidea