Egutegia

Tailer Irekiak

Azkenengo hiru urteetan  “ Gorputzaren Mintzoa” deritzogun saio irekiak eskeini ditut. Batez ere, Crisálida zentroan (Bailén kalea, 5, behekoa ezk.), Bilboko Ibai Irekiko egoitza.

Maiztasun desberdinetako saioak izaten dira (astero, hilero, trinkoak).  Aldez aurreko baldintza eta matrikulaziorik gabe eskaintzen dira eta lan honetan interesa duten pertsonei zuzenduta daude. Normalean, ordubete ta erdi edo bi ordutako saioak izaten dira eta gai bat edo hari eroalea  izaten dute.