Proposatzen dudan lana Gorputz Adimena piztea eta garatzea da. Gorputza ezagutza-iturria da eta potentzial agorrezina du. Sentitzearen (gorputza) eta ezagutzearen (burua) arteko integrazioak esperientzian oinarritutako ikaskuntza eskaintzen digu.  Bi oinarri horietan eutsitako jakintzak (gorputzez eta emozioen bidez sentitzea eta buruz ezagutzea) ohituta ez gauden moduko ulermena ematen du, eta gugan pertzepzioaren ahalmena sortzen du, baita ekintza berrietarako ahalmena ere.

Adierazpen Mugimendua (Sistema Río Abierto – Ibai Irekiaren Sistema) bizipenak oinarri dituen lan-proposamena da, terapeutikoa sorkuntzarekin txertatzen duena. Lana banakakoa nahiz taldekoa izan daiteke.

Lan honekin HELBURU hauek lortu nahi dira:

  • Gorputza, burua eta emozioak harmonizatzea.
  • Bizitasuna, mugimenduen jariotasuna eta energia berreskuratzea, gure egunerokoan txertatzeko.
  • Erlaxazio fisiko eta mentala ahalbidetzea, egonezin-egoerak murrizten edo arintzen lagunduko duten tresnak eskuratuz.
  • Adierazkortasuna eta sormena sustatzea, pertsona gisa eta profesional gisa gara gaitezen.
  • Hemen eta orain arreta garatzea.

Honako TRESNA hauekin lan egingo dugu:

  • Mugimendua (dantza) gidatuta eta/edo askea. Adierazpenezkoa, energetikoa, sortzailea.
  • Zirkulazio- eta energia-masajea. Kontaktua.
  • Luzatze-ariketak eta jarrera zuzentzea.
  • Entrenamendua gorputzari arreta eskaintzeko eta entzuteko.
  • Arnasketa- eta erlaxazio-teknikak.
  • Jolasa, adierazpen plastikoa eta dramatizazioa.
  • Musika, ahotsa, isiltasuna.